JATETXEEN ORDUTEGIA ABUZTUAN

Debagoieneko jatetxeek abuztuan duten ordutegia aurkituko duzue hemen

AddThis Social Bookmark Button

ASTE SANTUA DEBAGOIENEAN

portadaudaberriaeuskaraz

 

 

 

 

 

 

 

 

Bueltan da Aste Santua eta Debagoienean, era guztietako aukerak daude egun hauek paregabeak izan daitezen.

Ez gehiago itxaron eta planifikatu itzazu oporrak. Debagoienean egun zoragarri batzuk igarotzeko proposamen guztiak, hemen 

 

AddThis Social Bookmark Button
 

DEBAGOIENEKO PASTORIEK III. ARGAZKI DIGITAL LEHIAKETA

lehiaketa2Debagoieneko Pastoriek Taldea, Debagoieneko 7 gazta ekoizleez osatuta dago eta azken urteotan hainbat promozio jarduera antolatu ditu. Elkarlanean antolatuko duen hurrengo ekintza Debagoieneko Artzainen V.  eguna izango da eta argazki lehiaketa bertan antolatuko diren ekintzen barruan kokatzen da.

 

Lehiaketaren oinarriak ondorengo artxiboan aurkitzen dira: oinarriak

Lehiaketan parte hartzeko formularioa bete beharko da eta ondorengo helbide elektronikora bidali: Aquesta adreça electrònica s'està protegint contra robots de correu brossa. Necessiteu que el JavaScript estigui habilitat per a mostrar-la . Argazkiak formularioarekin batera bidaliko dira.

FORMULARIOA

AddThis Social Bookmark Button
 

25. JARDUNALDI GASTRONOMIKOAK

25JARDUNALDI-JORNADAS-OPCION2

Otsailaren 24tik maiatzaren 1era izango dira Debagoieneko 25. Jardunaldi Gastronomikoak.

 

HEMEN duzue egitarau osoa.

AddThis Social Bookmark Button
   

TURISLAN: Turismo sektoreko lehen Enplegu Azoka

turislan

 

Norakoaren kalitatea hobetzeko eta sektorea profesionalizatzeko helburuari eutsiz, Gipuzkoako Foru Aldundiak sektore turistikoaren lehen enplegu azoka antolatuko du Ficobarekin lankidetzan.

 

Azoka lan bila dabiltzan pertsonen eta sektore turistikoko enpresen arteko elkargune izatea nahiko genuke. Azoka batik bat lan bila dabiltzan pertsonei zuzentzen bazaie ere, plataforma izan nahi du, halaber, sektore turistikoan profesionalki garatzeko duten gaitasuna ezagutarazi nahi duten horientzat edo orientazio bila dabiltzan ekintzaileentzat. Horrekin batera, enplegu azoka sektore turistikoaren intereseko diren gai nagusien inguruko eztabaida pizteko eta ezagutza partekatzeko gune ere izango da.

 

INFORMAZIO GUZTIA: HEMEN

AddThis Social Bookmark Button
 

IKT JARDUNBIDE EGOKIAREN PROGRAMA TURISMO SEKTOREARENTZAT

innovationBasquetour, Turismoaren Euskal Agentziak, Debagoieneko Mankomuniatearen Turismo Sailarekin batera, turismo sektoreari zuzenduriko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) era egokian erabiltzen laguntzen duen programa eskaintzen du.

 

Debagoieneko eskualdean azken urteotan hainbat establezimenduk parte hartu dute eta hurrengo urtean, 2017an, berriz jarriko da martxan establezimendu gehiagoren parte hartzearekin.

 

Egitarauaren helburuak ondorengoak dira:

-       IKTen erabilerarekin enpresen lehiakortasuna hobetu

-       Negozioan teknologia berriak ezartzeko oztopoak ezabatu

-       Sektoreko enpresetan teknologien jardunbide egokiak sustatu

-       Enpresei hobekuntza prozesuan lagundu

-       Etengabeko hobekuntza bultzatzen duen Norako turistikoaren kontzientzia sustatu

 

Egitarau honen informazio gehiago lortzeko edota parte hartzeko, Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailarekin harremanetan jartzea gomendatzen dizuegu urtarrilak 13 baino lehen.

 

Kontaktua:

Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Saila

Tlfn. 943 79 64 63

Aquesta adreça electrònica s'està protegint contra robots de correu brossa. Necessiteu que el JavaScript estigui habilitat per a mostrar-la

AddThis Social Bookmark Button
   

Pàgina 1 de 10