Eskoriatza

feskoriatza1

SAN PEDRO JAIAK
SANTA AGEDA EGUNA, OTSAILAREN 5EAN
INAUTERIAK

 

 

 

 

SAN PEDRO JAIAK
Ekainaren 28tik uztailaren 1era ospatzen dira eta kultura eta aisiarekin lotutako ekintza ezberdinak egoten dira; kontzertuak, danborrada…


SANTA AGEDA EGUNA, OTSAILAREN 5EAN
“Santa Ageda Mutilak”, urte horretan 19 urte betetzen dituztenak dute eginkizun hori Santa Ageda bezperatik Inauteri igandera arte.
Otsailaren 4an baserriz baserri joaten dira abestu eta limosna eskean eta 5ean udalerriko kaleetatik.

 

ATXORROTXEKO ERROMERIA

Maiatzeko lehen igandean ospatzen da

 

INAUTERIAK
jaiakesko1Jai hauei hasiera emateko, ostegunean Urdelardero eguna ospatzen da. lardero hitza latinetik dator eta olio esan nahi du. Jai hau txerri-hilketa garaian izaten da eta garizumaren hasierarekin eta okela jatearen debekuarekin lotzen da. horregatik jai honen oinarria txerri okela jatearekin lotuta dago, heltzear dagoen aldaketarako prestatzeko. Ohituraz, haurrak etxez etxe joaten ziren ziria edo makilarekin, ematen zizkieten jakiak jasotzeko (txorizoa, piku sikuak, urdaia…). Gaur egun, neska-mutikoak baserritar jantzita ateratzen dira, kalez kale kantuan , eskuan ziria daramatela, baina orain gozokiak botatzen dizkiete balkoietatik beraien kantuak eskertzeko.

AddThis Social Bookmark Button