Aretxabaleta: Sl- Gi 37

SL-GI 37 URETSEN BIDEA

 

SL-Gi37Iraupena: 3 ordu

Distantzia: 10 km.

Deskargak: sl gi 37 gpsrako     sl gi 37 google earth

MIDE: sl gi 37 mide

 

Aretxabaletako Iurretan hainbat iturri mineral daude. Horregatik deitzen zioten garai batean Bainuetxeen Hiria. Iturri berezi horiek mugarritzat hartuta osatzen
da ibilbide hau.

XIX. mendeko bainuetxeen Aretxabaleta gurutzatzen du xendak. Herrigunetik abiatzen da, Otalorako antzinako bainuetxea zegoen tokitik, eta Areantzako eta
Mendiolako elizateetara doa. Udalerriko bainuetxeek izandako jardunaren arrastoak ikus Iitezke ibilbideko puntuetan; oraindik zutik dirauten Otalorako eta
Ibarrako bainuetxeen arrastoetan, bainuetxeok ur sufretsuz hornitzen zituzten iturrietan, eta beste bestelako hainbat mineral Zituzten iturrietan.

 

IBILBIDEA

1.Otalora bainuetxeko iturria

DSC_4861Otalorako bainuetxea 1866an ireki zen, Otalorako jauregian aurkitutako urari etekina ateratzeko. Eraikinak bi zati zituen: iturburuaren mailatik behera zegoen lehena, eta han zeuden bainuak eta haien gehigarriak. Bigarrenean, goikoan, estatuak eta gainerako gela guztiak zeuden. Hirurogeita bost izatera iritsi ziren. Goiko zatia lorategiaren mailan zegoenez, errepidetik eta kale nagusitik sartzea oso erraza zen. Hotela XVIII. mendeko eraikuntza bat zen.

Ura hartzen zuten 22,72 metroko luzera eta 6 metroko zabalera zuen estantzia batean jarritako tutu batetik. Barrutia oso dotore dekoratu zuten eta, aisiarako gunea izateaz gain, bainua hartzeko kabinetako pasabidea han zegoen. Kabinetan marmol leunduzko hamaika bainera zeuden eta paretak iztukuzkoak ziren. Eraikineko zati horretan zeuden baita ere: 24 metro kubikoko edukierako biltegiak, ur hotzarentzat eta beroarentzat, eta serpentin baten bidez biltegian bertan lurruna sortzen zuen galdara. Zurezko hodien bitartez garraiatzen zen ura baineretara. Bezero gehienak nobleak edo goi mailako klaseetakoak ziren, gehienak madrildarrak.

Bainuetxea 1896an itxi zen. Handik gutxira, 1905ean, Arrasatetik joan ziren Agustindar Monjek eta eraikina komentu gisa erabili zuten, bota arte.

Uren konposizioa eta terapeutika

Otalorako ura nabarmentzen zen litroko bost gramo gatz zituelako. Halako konposizio aberatsarekin, 1888ko Bartzelonako Munduko Erakusketan urrezko domina jaso zuen.

Konposizio-motaren arabera, ondorengo gaixotasunak tratatzeko erabiltzen zen: diatesi eskrufulosoa, erreumatikoa, herpetikoa eta sifilia. Uraren ahalmen terapeutikoa nabarmena zen azaleko eta mukosen gaitzetan, baita ondorengoetan ere: herpesa, psoriasia, sarna, aknea, azkura… Urdaileko eta hesteetako gaitzetan, digestio-aparatuaren atonia kasuetan bereziki, hobekuntzak eragiten zituen. Bronkioetako eta laringeko katarro kronikoetan, asma hezean eta hainbat arnasketa-organoren neurosietan ere erabiltzen zuten.

2. Ibarra bainuetxea

1843an eraiki zen Ibarrako Bainuen Etxea, edo bainu zaharrena.

DSC_4892Ia mende oso bateko jarduera izan zuen (1843-1936). 1881an Azcoaga anaiek erosi zuten, eta hortik aurrera, beharrezko berritze-lanak eginda, orduan bizi izan zuen bere loraldi handieneko garaietako bat, estatuko bainuetxe ederrenetako eta jendetsuenetako bat bihurtuta.

Bainuetxeko multzoan zeuden: bainulariak hartzeko ostatu-etxe bat, bainuetxe bat eta, tartean, bi eraikinak komunikatzen zituen kristalezko galeria bat. Gainera, eraikuntza bakoitzaren erdian lorategi eder bat zegoen.

Bainuetxeak forma eliptikoa zuen eta erdian zeukan 36 metroko luzerako eta 5,4 metroko zabalerako barruti bat. Areto hartatik joan zitekeen zortzi kabinetara, eta era berean, kabina horiek 16 bakarkako bainugelarekin zeuden komunikatuta. Bainugela bakoitzean marmol leundu egindako bainuontzi handi bat zegoen. Zinkez egindako bainuontziak ere bazeuden, behar izanez gero, gaixoen geletara eramateko.

Ostatuak 48 metroko luzera eta lau solairu zeuzkan; guztira, 88 gela zeuden han. Solairu nagusian zegoen areto nagusia, eta han elkartzen ziren bezeroak gauetan. Gela oso dotorea zen, pianoarekin eta jokorako mahaiekin. Bainuetxeko ostatuaz gain, inguruko etxeetan eta ostatuetan ere egoten ziren bainulariak, eta garai oparoenean 300-350 bainulari hartzera izatera iritsi zen.

Bainularien jatorriari dagokionez, esan liteke gehienak Madrildik zetozela, eta are gehiago, laguntasun-giroan bizi zirela; ondorioz, Aretxabaleta “Madrid Chiquito” ezizenarekin ezagutzen zen, eta Bainuetxea zegoen auzoari “Puerta del Sol” esaten zioten (gaur ere egun ere Portasol izena erabiltzen da).

1925ean oraindik irekita zegoen arren, bistakoa zen hondatzen ari zela. Gerra Zibilean bi bandoetako militarren tropak egon ziren Bainuetxean eta, itxura denez, garai horretan objektu asko desagertu ziren. 1936an itxi zuten behin betiko.

3. Ibarra bainuetxeko gobadalekua

Ez dakizkigu Aretxabaletako ur sulfurosoen iturburuak aurkitu zituztenen izenak, ezta aurkikuntzaren data zehatza ere. Ur sulfuroso guztien eta iturburu sendagarri mineral askoren  historiarekin gertatzen den moduan, jatorria kokatzen da bertakoek azaleko zenbait gaixotasun sendatzeko behinola egindako erabilera enpirikoan.

DSC_4899Tokiko uraren propietate kimikoak honela definitzen dira: “azido sulfidriko maila garrantzitsua duen ura, eta dituena: azido karboniko, kare-sulfatoak eta soda magnesia, kare karbonatoak, magnesia eta soda; baita ere, magnesio eta kaltzio kloruroa, eta silize pixka bat”. Gainera, “ur sulfurotsu sulfidriko nitrogenodunak” dira.

Gobadalekua izena euskarazko gobada hitzetik dator, eta arropa esekitzeko lixiba esan nahi du. Beraz, Gobadalekua da lixiba egiten den tokia. Horregatik, eta tokiko azpiegitura ikusita, uste da denbora askoan garbitegi eta lixiba egiteko erabiltzen zutela. Inguruko emakumeak arropa garbitzen imajinatu besterik ez dugu egin behar, eta nola ez, Ibarrako Bainuetxeko izarak eta mahai-zapiak.

Iturburuko uraren ezaugarri kimikoak ezin hobeak ziren garbiketarako, eta haren emaitzak bikainak izateko. Gainera, garbitegiaren beraren ondoan dagoen tokiak balio zuen garbitutakoa eskegitzeko, lehortzeko eta zabaltzeko.

4. Mendiolako iturria

Mendiola Eskoriatzako elizateetako bat da. Beste udalerri batean gaude beraz.

XIV. mendearen erdian 17 elizate zeuden Leintz bailaran, eta haietako bi ziren Aretxabaleta eta Eskoriatza.

DSC_4904Mendiolako elizateak leinuen arteko borrokak tokiko biztanleen eguneroko bizitza markatzen zuten garaira garamatza. 1374an, orduko Gaztelako errege Enrike II.ari esker, Mendiolako elizatea eta beste hamaseiak Oñatiko Kondearen jabetzara pasa ziren, ordu arte izandako autonomia eta lasaitasuna galduta. 1556an berreskuratu zuen askatasuna Leintz bailarak, eta odol-isurketaz gorritutako ziklo bat amaitu zen.

Elizate kopuruak bailarako kudeaketeta zailtzen zuen, eta 1630ean guztiak elkartzeko bi udalerri sortzea erabaki zuten: Aretxabaleta eta Eskoriatza. Biak Errege Bidearen ondoan zeuden, bailara zeharkatzen zuen komunikazio bide nagusiaren ondoan. Bistako arrazoiengatik (biztanle gehiago, Errege Bidetik gertu egotea…), Aretxabaleta eta Eskoriatza gailentzen baziren ere, elizate guztiek zeresan handia izan zuten lurraldeari zegozkion erabakietan.

Halako erakunde bereziaren aztarnak gaur arte iritsi dira. Horren froga dira, elizate bakoitzeko biztanleen kidetasun sentimena, eta udal-antolamendua bera, elizate bakoitzak auzo-alkatea baitu

5.Aitziniturriko iturria

Klima, lurraren malda, substratuaren konposizioa… Ezaugarri horiek guztiek zehazten dute toki jakin bateko flora. Hala ere, gizakien jarduera da gehien baldintzatzen duen elementuetako bat, eta haren eragina ez da erraz desagertzen. Bizilagun asko dituzten Gipuzkoaren moduko lurraldeetan garbi ikusten dira haren kudeaketa historikoaren mugarriak, eta zuhaitz lepatuen moduko balio handiko altxorrak mantentzen dira.

IMG_0561Gipuzkoako basoek presio handia jasaten zuten eta helburu askorekin ustiatzen zituzten. Basoa baliatzearen eta ganadua gobernatzearen arteko elkarbizitza zaila izan zen konponbide on bat aurkitu zuten arte: lepatzea. Lepatzearen teknika datza zuhaitzetako adar berrien kimuak ganadua ez iristeko altueran moztean.  Gisa horretan, ez da zuhaitzaren enborra ebaki behar, eta mozketa bakoitzaren ondoren adar berriak lortzen dira. Hala lortzen zuten egurraren produkzioa eta ganaduaren presentzia bateratzea.

Berrogeita hamar urte inguru zituztenean lepatzen ziren zuhaitzak. Tantai nagusia mozten zieten, eta ordutik jaiotako adarrak hamabost edo hogei urteren buruan ebakitzen zituzten. Hainbat gauzatarako erabiltzen zuten lortutako egurra; erabilera nagusienetako bat zen egur-ikatza lortzea.

Aintziniturrin ikus ditzakegu ur tekniko horren emaitzak, zenbait gaztainondo lepatuk erakusten baitigute denboran ehunka urte bidaiatzeko atea.

AddThis Social Bookmark Button