Zubiate Labea. Eskoriatza

zubiatetxiki

 

 

IX. mendeko labe hau Kultur Intereseko ondasuntzat sailkatua du Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Autonomia Elkartean gaur egunera arte iritsi den zeramika labe bakarrenetakoa da, Gipuzkoan gorde den bakarra.Labearen inguruan eta barruan aurkitutako zeramika zatiak aztertu ostean, ondoriozta daiteke erabilera arrunteko zeramika ekoizten zela bertan: katiluak, platerak …

 

 

 

Gaur egun Bittoriano Larrañagaren etxeko buztinezko ontzien bilduma dago bertan.

Bisita gidatuak eskainiko dira eta buztinarekin tailerra egiteko aukera izango dute bisitara etortzen direnak. Bisiten ordutegia honakoa izango da:

  • 11:00 Euskaraz
  • 12:30 Gazteleraz

Informazio gehiago: 943 71 54 53

AddThis Social Bookmark Button