Arantzazu

Arantzazuko bisita gidatuak

263741285_21

Informazio gehiago:
Debagoieneko Turismo Informazio eta Interpretazio Zentroa
Tlfn. 943 71 89 11 - 943 79 64 63

 

 

 

 

ARANTZAZUKO SANTUTEGIA

Arantzazuko Santutegiko basilika eta kripta egun osoan zehar daude zabalik egunero (goizeko 9rak aldera zabaltzen dituzte frantziskotarrek ateak eta iluntzeko 8rak aldera ixten dituzte) eta edozein momentutan bisitatu daitezke norbere kabuz.

 

Bestalde, turismo bulegotik bi bisita mota egiten dira:

ARANTZAZU SANTUTEGIko bisita (Azalpenak: Arantazuko historia, basilikaren historia, Oteiza, Txillida...) gidatua edota "Oteiza Arantzazun" bisita gidatua (Oteizaren lana bakarrik) egiteko aukera dago. Ezin dugu ahaztu Jorge Oteizak Arantzazuko Santutegiarekin izandako harremana eta baita ere, Arantzazuko Santutegiak izan zuen garrantzia bere bizitzan. Azken bisita hau egiteko aldez aurretik eskatu behar da.

Bisita gidatuen ordutegia neguan:

(Oharra: abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra ez da zerbitzurik emango)
Larunbatak, igandeak, jai egunak eta zubietan:
10:30 (gazteleraz), 11:30 (euskaraz), 12:30 (gazteleraz)
Astelehetik ostiralera:
8:00etatik 14:00etara
Bisita gidatuen ordutegia uda eta Aste Santuan:
Egunero:10:30 (gazteleraz), 11:30 (euakaraz), 12:30 (gazteleraz)

             16:00 (euskaraz), 17:00 (gazteleraz)

Basilika libre bisitatzeko aukera dago baina bisita gidatua aurrez eskatu behar da:
Erretserba egiteko eta inguruko informazio osagarria lortzeko (beste bisita batzuk,
jatetxeak,…)
Tel: 943 71 89 11 - 943 79 64 63
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

AddThis Social Bookmark Button
   

Historia

aran11

Arantzazuko Santutegia, Oñatiko udalerrian, amildegietan zintzilik, ingurune basati eta natural batean, arkaitzetan eraikita dago.

1918a geroztik Gipuzkoako zaindari den Arantzazuko Ama, probintziaz kanpo ere badarama bere zaintza, misiolariei esker, Ameriketaraino helduz.

Historiak 1468ra garamatza, tradizioak dioenez, irudia aurkitu zen urtera. Tradizioaren arabera, inguru hauetan bere artaldearen bila zebilen Uribarriko artzain batek aurkitu zuen. Baltzategiko Errodrigo zuen izena. Tradizio honen arabera, irudia elorri batean zegoen lagata; gerora bizitzaren irudi giza erabili den elorria. Eta, egia esan, Arantzazun elorri, edo arantza ugari dago.
Egia da hasieratik hasi zirela Oñatiko eta Arrasateko bizilagunen erromesaldiak aparteko leku honetara. Oñatitik Arriarango Juana bidali zuten laguntzaile talde batekin irudia zaindu eta gero eta kopuru handiagotan heltzen ziren erromesei harrera egiteko. 1501ean lortu zuten Frantziskotarrek Aita Santuaren baimena Arantzazun egoteko, eta hemen egon dira 500 urtez baino gehiago.
Arantzazuk historia handia du. historia espiritual eta kultural aberatsa. Erromesaldi askoren zentroa izan da eta euskaldunentzat topagunea. Santutegiaren historia kulturala esanguratsua izan da euskal literatura, musika eta artean. Hiru sute garrantzitsu jasan ditu (1553, 1622 eta 1834), eta aurrera egiteaz gain indartua atera da sute bakoitzarekin, erromes eta Arantzazuko maitaleei esker, zeren eta aldi bakoitzean Arantzazu politago bat jaso baitzuten.

AddThis Social Bookmark Button
   

Arkitektura

aran21

Arantzazuk historia handia du; historia espiritual eta kultural aberatsa. 1950ean eraikitzen hasi eta 1955ean inauguratu zen basilika berrian ondare artistiko garrantzitsua biltzen da.

Laorga eta Saenz de Oizaren eraikinak, Lucio Muñozen absideak, Xabier Alvarez de Eulateren beirateek, Jorge Oteizaren apostoluek, Eduardo Txillidaren ateek, Xabier Egañaren kamarineko margolanak eta Nestor Basterretxeak margotutako kriptak Arantzazuko basilika euskal artearen gune esanguratsu bilakatzen dute. Bere garaian, arte erlijiosoaren ulermenerako iraultza garrantzitsua izan zen, arte sakratua leku ireki eta harrera gune anitza bihurtuz.

AddThis Social Bookmark Button
   

Erromesaldiak

aran31

Irailaren 9an Gipuzkoako zaindariaren eguna ospatzen da.


Maiatzetik urrira, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako parrokiek eta taldeek antolatuta erromesaldiak egiten dira jaiegun eta igande guztietan. Gainera, Iparraldetik ere etortzen da, bi urtean behin, erromesaldi handi batean.

AddThis Social Bookmark Button
   

Gandiaga topagunea

aran41

simbolobbMintegi zaharrean, Gandiaga Topagune deritzon topaleku Kultural bat egokitu da, non kultura, elkartasun eta elkarrizketarako gune izan daitekeen.

Elkarrizketa eta elkartasunerako gunea. Mugarik gabeko elkarrizketarako gunea jasotzen duen zentro kulturala ingurune harrigarri eta moderno batean.

Bilerak, kongresuak egiteko azpiegitura egokiak ditu eta gainera, erakunde ezberdinek leku zehatza dute.
www.arantzazugandiaga.com

AddThis Social Bookmark Button
   

Misterioa

263741827_21

Santutegia eta Gandiaga Topagunea artean “misterioa” deritzon gunetxo bat dago, gogoeta eta baitaratzerako ingurua.

Leku honetan aurkitzen ditugun sinboloek dute garrantzia; elorria, Arantzazuko identitatearen zentzua; harkaitza, harkaitzetik ateratzen den ura; testiguak, batzuk aurpegi zehatzarekin.

Toki honen helburua antropologian oinarritutako dinamika propioa duen gizarte baten eta fedearen misterioa eta ospakizunari dagokionaren arteko pausoa izatea da.

AddThis Social Bookmark Button
   

Debagoieneko turismo informazio eta interpretazio zentroa

turismobulegoa1

simbolobb

logogastronomikaDendaren ondoan eskualdeko informazio turistikoa eta interpretazio zentroa aurkitzen da. Santutegiko bisita gidatuen zerbitzua ere bertan kokatuta dago.
Debagoieneko Turismo Informazio eta Interpretazio Zentroa urteko asteburu guztietan zabalik dago.

 

 

 

 

Udako eta aste santuko ordutegia: 

10:00-14:00

15:00-18:30

Neguko eta udazkeneko ordutegia: asteburu, jai egun eta zubietan.

(Oharra: abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra ez da zerbitzurik emango)

10:00 - 14:00

Bisita gidatuen erreserba egiteko eta informazio gehiagorako jarri harremanetan ondorengo zenbaki edo helbide elektronikoan:

943 79 64 63  edota  943 71 89 11

Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

www.turismodebagoiena.com

 

 

 

AddThis Social Bookmark Button