Museoak

Laboratorium museoa. Bergara

laboratoriumBergarako Erret Mintegiak utzitako bilduma zientifikoak erakusten ditu museo berriak: XVIII. eta XIX. mendeetako zientzia bildumak, fisika, kimika, geologia, giza anatomia eta zoologia arlokoak.

Kokapena: Errekalde jauregia. Bergara


 

 

 

 

 

 

Informazio gehiago hemen: Laboratorium

Ordutegia:

Irailaren 17tik - Ekainaren 30era
Astelehena - Asteartea itxita
Asteazkena - Osteguna: 10:00-14:00
Ostirala - Larunbata: 10:00-14:00/16:00-19:00
Igandea eta jai egunak: 10:00-13:00

Uztailak 1etik - Irailaren 16ra
Astelehena - Larunbata: 10:00-14:00/16:00-19:00
Igandea eta jai egunak :10:00-13:00


Urtarrilak 1 eta 6 itxita
Pentekoste jaiak itxita
Irailak 16 itxita
Abendua 24/25/31 itxita

Kontaktua Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu 943 769 003
AddThis Social Bookmark Button
   

Dinbi, Danba, mailukaren hotsa

DINBI_DANBA

Arrasateko erakusketa.

Bixente Barandiaran Arrasateko azken errementariari eskeinitako erakusketa Harresi Aretoan.

Harresi Aretoa Iturriotz Kalea, 35 www.arrasate.eus/dinbidanba

 

 

 

 

 

 

 

Erakusketan, Bixente Barandiaran, Mentu, (1922-2004) Arrasateko azken errementaria plano gertuago batetik ezagutu eta  XX. Mendeko Arrasateko testuinguru nahasian kokatzeko abagunea izango dugu; sutegi baten simulazioa, perratzaile ofizioaren nondik norakoak eta Arrasaten hain garrantzitsua izan den metalgintzaren tradizioa dira erakusketa osatzen duten  atalak

 

Erakusketa iraunkorra:

- Osteguna eta ostirala; 17:00-20:00

- Larunbata; 10:30-13:30

 

SARRERA DOAN

Bisita gidatuak egiteko aukera

Harresi Aretoa

Iturriotz kalea,35. Arrasate

Kontaktua Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

943252020 Kultura Arrasateko Udala

943252000 Arrasateko Udala

 

AddThis Social Bookmark Button
   

Txokolatearen interpretazio gunea

logogastronomikaKalebarria kalea, Oñati.

 

Uztaila eta iraila:

- Astelehenetik larunbatera: 10:30-13:30

- Igandeetan: 11:00-13:30

- Astelehenetik ostegunera: 17:00-20:00

- Ostiraletan: 17:00-19:00

 

Abuztua:

- Astelehenetik igandera: 10:30-14:00  Bisita gidatua: 12:00

- Astearte eta ostegunetan: 18:00-19:15   Bisita gidatua: 18:15

 

 

Taldeentzako aurrez eskatutako bisitak,  deitu: 605 76 35 95

E-maila: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu


AddThis Social Bookmark Button
   

Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroa

Elgetako Espaloia Antzokian Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroa

aurkitzen da. Interpretazio Zentroa soilik bisita gidatuarekin ikusi daiteke.

Puntu honetan Intxortako magaletik doan ibilbide tematikoa hasten da.

 

Ibilbidearen informazioa hemen: www.elgetamemoria.com

 

Ibilbide tematikoaren bisita gidatua egiteko aukera dago:

Bisita gidatuak  2016an:  hileko lehenengo domeka (euskararaz) eta azkenengoan (elebiduna) bisita gidatuak egingo dira Memoria Historiakoaren Euskal Interpretazio Zentroak antolatuta.

Aldez aurretik apuntatu beharra dago ondorengo kontaktuetan (bisita egunaren aurreko ostiral eguerdia baino lehen):

943 79 64 63 - Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 


AddThis Social Bookmark Button
   

Arantzazu parketxea

DSC01559simbolobbAizkorri-Aratz 2006. urtean izendatu zen Parke Naturala. Babesturiko eremua 15.919
hektareaz osaturik dago. Berezko distira duten hainbat altxor barneratzen ditu. Bertan
kultura eta natura guztiz elkarloturik agertzen dira. Paisaia kulturalaz jantziriko eta
historiaz beteriko espazio naturala dugu hau. Beste batzuen artean artzaintza eta
baso ustiaketa dira egun ezagutzen dugun paisaia egituratu duten jarduerarik
garrantzitsuenak.
Egun Arantzazun, Parkeko balibide naturalak gehiago ezagutu eta sakondu ahal
izateko Arantzazuko Parketxea sortu da. Gandiaga II Topaguneko eraikinean
kokaturik dago. Bisitarientzako harrera-gunea izateaz gain Parke Naturalaren
Interpretazio Zentroa ere bada. 500 m2-ko eraikin honetan teknologia berriez
hornituriko erakusketa iraunkorra, gela didaktikoak edota euskarri interaktiboak
aurkitzen dira.

Ordutegia:

2016ko uztaila-iraila:

Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 / 16:00-18:30

Igandeak eta jai egunak: 10:00 – 14:00

Astelehenak itxita.



Bisita gidatuak: gutxienez 10 pertsonako taldea izan behar da erreserbarekin edo 15 pertsonako taldea erreserbarik gabe. 


Helbidea:

Arantzazu auzoa, Gandiaga II eraikina. 20567 Oñati

Kontaktua:

943 78 28 94

Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

AddThis Social Bookmark Button
   

Oñati - Arrikrutzeko kobak

oati_-_arrikrutzeko_kobak

simbolobbOñatin, Arantzazu eta Araotz auzoetan, Aizkorriko mendiguneko Gesaltza-Arrikrutzeko sistema karstikoan dago.


Goi-Jurasiko/Behe-Kretazeo garaietan (duela 154 eta 96miloi urte bitartean) kareharritan garatutkoa haitzuloa da. Sistema honek elkar konektaturiko 14 kilometroko galeria eta 6 pisu gainezarri ditu.

53. galerian zehar doa bisita, ekialdeko sektorean, galeria fosila dena eta garai batean Aldaolako isurbide. Sekzio handiko galeriak azaltzen dira estalagmita konkrezio interesgarriak dituztenak. 390 metroko luzera duen galeria hau aldapan behera doa 55 metro, bataz besteko 9 graduko maldan.

Kobako ibilbide honetan zehar landuko diren gaiak:
- Ura eta hidrologia haitzuloaren eskultore giza.
- Kobaren formazio geologikoa eta honen aberastasunaren balorazioa; lurpeko erreka, estalaktita handiko galeria.
- Unibertso mineralaren sorrera.
- Aurkikuntza arkeologiko eta paleontologikoak (haitzulotako lehoiaren eskeleto osoa, eskeleto partzialak eta pantera garezurrak...)

Aldez aurretik txanda hartzea gomendatzen da.
Tel.: 943 08 20 00 / 943 78 34 53

emaila: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Ordutegia:

 

Uztaila eta abuztua: 9:30-14:30 / 15:30-19:00

Iraila, astelehenak izan ezik: 9:30-14:30 / 15:30-19:00

Urteko beste sasoietan bisitatzeko telefonoz deitu ordutegia zehazteko.


 

AddThis Social Bookmark Button
   

Zubiate Labea

zubiatetxiki

XIX. mendeko labe hau Kultur Intereseko ondasuntzat sailkatua du Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Autonomia Elkartean gaur egunera arte iritsi den zeramika labe bakarrenetakoa da, Gipuzkoan gorde den bakarra.Labearen inguruan eta barruan aurkitutako zeramika zatiak aztertu ostean, ondoriozta daiteke erabilera arrunteko zeramika ekoizten zela bertan: katiluak, platerak … Gaur egun Bittoriano Larrañagaren etxeko buztinezko ontzien bilduma dago bertan.

 

 

 

Bisita gidatuak eskainiko dira eta buztinarekin tailerra egiteko aukera izango dute bisitara etortzen direnak. Bisita gidatuak aurrez eskatu behar dira.

Informazio bulegoa: Zubiaten bertan kokatuta dago Eskoriatzako informazio bulegoa, astelenetik ostiralera egongo da zabalik ondorengo ordutegian:  10:00 – 13:00

Zubiate Labea

Intxaurtxueta kaleta

943 71 54 53

Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

AddThis Social Bookmark Button
   

Ibarraundi Museoa

bisi61

1986. urtearen bueltan, Udaletxean bertan zegoen lokal batean, Eskoriatzako Museo Eskola sortu zen Luis Ezeiza Herri Eskolan historia arloa lantzeko proiektu osagarri bezala. Beranduago, Udalak Ibarraundi jauregia erosi zuen eta 2005. urtean, ordura arte Eskoriatzako Museo Eskola izandakoa Ibarraundi museoa izatera pasatu zen.

 

 

 

 

Zer ikusi Ibarraundin?

Ibarraundi jauregia XV. mende erdialdekoa dela uste da, Erdi Aro bukaerakoa, Galartza familiarena. Garai hartan jauregi edo dorretxe izan bazen ere, XVIII. mendetik XXI. mendera baserri moduan erabili zen.

Gaur egun, Eskoriatzako ondare historiko eta etnografikoa babestu, ikertu eta hedatzeaz gain, bertako eta Leintz bailarako kulturaren adierazpen eta azterketa gunea izan nahi du museoak.

  • Leintz Aretoa: Areto honetan Leintz bailarari buruzko audiobisuala dago ikusgai. Hor, Ibarraundi jauregiak lehenengo pertsonan kontatzen digu nolako aldaketak izan dituen Erdi Arotik hona, eta narrazio horretan oinarrituta Eskoriatza nola sortu zen ezagutzera ematen digu. Atxorrotzeko gazteluak, berriz, Leintz bailararen zaintzaile gisa, Erdi Aroa hemen nolakoa izan zen azaltzen digu: garai hartako egitura ekonomiko-soziala nolakoa zen, elizateak nola sortu ziren, bertan bizi izan ziren jauntxo eta leinuen arteko liskarren gorabeherak, bailarako herri diren Leintz Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasate nola sortu ziren.

  • Historia erakusketa: Gela honetan historiaurrearen bilakaera erakusten da, hasi Paleolitoan eta Neolito eta Brontze Arotik pasatuz Burdin Arora arte; bertan ingurune hurbiletik abiatuta hainbat herri eta zibilizazioen historia ezagutu ahal izango dugu. Erakusgai dauden elementuen artean, aipatzekoak dira Eskoriatzako ikur bihurtu diren Axtrokiko ontzien erreplikak (Burdin Aroko Halsttat kulturaren garaikoak).

  • Etnografia erakusketa: Areto honetan lihogintzak, burdingintzak, eskolak, liburugintzak, sukaldeak eta euskal mito, errito eta sinesmenek gure gizartean izan duten eragina azaltzen da. Aipatutako arlo bakoitzak bere txokoa dauka erakusketan.

Bisita gidatuak: aldez aurretik txanda hartuta eskola taldeei eta bestelako taldeei zuzendutako bisita gidatuak eskaintzen dira.

Tarifak: Zubiateko laba eta Ibarraundi museorako sarrera:

  • Helduak: 3€
  • Gazteak (7 urtera arte): doan
  • Gazteak (7 – 18 urte) : %50eko hobaria
  • 6 pertsonako edo gehiagoko taldea: %20ko hobaria
  • 65 urtetik gorakoak: %50eko hobaria
  • Agenda 21 programa barruko bisitak: doan
  • Eskola taldeak (16 urtetik beherakoak), herrikoak: doan. Gainerakoak: %50eko hobaria.

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 9:00-13:00
  • Aldi baterako erakusketak:
    • Goizez: 9:00 -14:00
    • Arratsaldez:
      • Neguan: 17:00 – 19:00

      • Udan: 18:00 – 20:00

Ibarraundi Jauregia

 Intxaurtxueta z/g
Tel.: 943 71 54 53

E-maila: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

AddThis Social Bookmark Button
   

Gatz Museoa

gatz_museoa

logogastronomika

simbolobbGatzaren Museoa Leintz Gatzaga herritik 250 metrora dago, garai bateko Dorletako gazteluaren ondoan –gaur santutegia-; gaztelua herria eta bertako gatz-produkzioa babesteko eraiki zen.

 

 

 

LEINTZ GATZAGAKO BIZIGARRIA


Mende askotan, ur gaziaren iturriaren inguruko jarduera izan zen Leintz Gatzagako bizigarria, herriaren sorrera sustatu baitzuen eta izena ere eman baitzion.

Herri honetako klima hotz eta hezearen ondorioz, gatzaren ustiapena ez zen eguzkiaren bidezko lurrinketa-sistema erabiliz egin eta horixe da gatzaren ustiapenean lan egiten duten beste herri askotatik bereizten duena. Beste prozesu bat erabiltzen zuten eta egurrez elikatutako suaren bidez ura berotuz bereizten zuten gatza.

“Urre zuria” deitu izan dena estimu handiko ondasun ekonomikoa izan da, gizakien nahiz animalien elikadurarako funtsezko ezaugarriak baititu eta elikagaiak kontserbatzeko ere oso egokia baita. Gaur egun, zuzeneko nahiz zeharkako 14.000 aplikazio ditu.

Museoak gatzaren ustiapenaren bilakaera biltzen du, Burdin Arotik hasi eta 1972 arte, itsasoko gatzaren lehiakortasun handiaren ondorioz gatzaga itxi zen arte hain zuzen ere.

PROZESUAREN BILAKAERA


1. Burdin aroa
Ez dakigu zein unetan ohartu zen gizakia ur gazia botatzen zuen iturri honetaz eta ez dakigu ezta ere noiz ikasi zuen gatzaren ezaugarriez baliatzen, baina, iturriaren ondoan aurkitutako aztarna arkeologikoei esker —iberiar garaiko moneta bat, erromatarren zeramika-aztarnak, gatzez egindako kristalak, egur-zatiak... —, Burdin Aroan ustiatzen zela badakigu.

2. XVI. mendea. Dorla
XVI. mendeko dokumentu baten arabera, garai hartan gatzagak ur gazia biltzen zen putzu bat eta zortzi etxe zituen —dorlak—. Etxeetan burdinezko beste hainbeste galdara zeuden, izen berekoak, eta bertara izurtzen zen ur gazia. Azpian jarritako egurrak erretzean sortzen zuten beroari esker ura lurrin egiten zen eta gatza geratzen zen. Produkzioa uztailetik abendura baino ez zegoen martxan. Urteko gainerako hilabeteetan euri asko egiten zuenez uraren gatz-kopurua asko murrizten zen eta ustiapena ez zen errentagarria. “Opor-hilabete” horietan egurra biltzen zuten inguruko herri-baso sarrietan. Gaur, auzo horrek Dorleta izena hartu du.

3. XVIII mendea. Putzupada gurpila
1834. urtean haranean izandako uholde handien ondorioz gatzaga suntsituta geratu zen eta eskuzko ustiapena amaitu zen. Ustiapena Productos Léinz enpresaren esku geratu zen eta berreraiki eta instalazioak handitu zituen eta putzu gazitik 7 metroko sakonera zuen ura ateratzeko eta dorletaraino eramateko sistema hidraulikoa ezarri zuen: putzupada gurpila (gaur egun museoan berreraiki egin da).

Une horretan hasiko da benetan ustiapenaren fase industriala.

4. XX. mendea. Industri aroa
1920 inguruan instalazioen azken berrikuntza handia egin zen eta putzupada-gurpilen indarra motobonba batek ordezkatu zuen. Motobonbak putzu gaziko ura atera eta, lantegiaren mailaren gainetik, muino batean eraikitako deposituetara eramaten zuen; grabitateari esker depositu horiek lau toberak hornitzen zituzten eta toberak elkarren artean lotuta eta hutsean injektatuta zeuden. Hala, bada, ura zuzenean lurrintzen zen eta gatzari hondoraino erortzen uzten zioten, zentrifugatzeko makinak lehortzeko prest geratuz. Inbertsio handi horrek, baina, produkzioa %25 handitzea baino ez zuen lortu eta urtean 728 Tn. produzitzera iritsi ziren. Hala ere, kopuru hori ez zen nahikoa izan itsasoko gatzaren lehiakortasun handiari aurre egiteko, azken horrek kalitate txarragoa bazuen ere, kostu txikiagoak baitzituen. Azken ahalegina egin nahian, lantegia lisiba eta kloroa produzitzen hasi zen, baina estrategia horrek itxiera apur bat atzeratu baino ez zuen egin eta, azkenean, Productos Léniz lantegiak 1972. urtean eten zuen bere jarduera, 1500 urtez ustiatutako gatzaga betiko itxiz.

Ordutegia:

Bisita gidatuen ordutegia:

2016ko uztaila eta abuztua:

Bisita gidatuak egunero: 12:00 (euskaraz) eta 13:00 (gazteleraz)

Gainontzeko egun eta orduetan aurrez eskatuta.

Tel.: 943 71 47 92 - 943 71 47 46

Emaila: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

www.gatzmuseoa.com

www.leintzgatzaga.com

 

AddThis Social Bookmark Button
   

San Migel errota

sanmigel-errota1

Oñatiko San Migel errota San Migel monasterioaren jaun-ondasunen zati zen, eta bere patroi laikoek, alegia Oñatiko Kondeek hamarrenak jasotzeko eskubidea zuten.


XV. mendean, gutxienez hiru errotaren jabe ziren, bailaran zehar zeudenak, Olaldekoa, ( herriko familia ahaltsu bati saldua: Lazarragatarrak), Linatzibarkoa eta San Migel errota; azken bi hauek 1440an eta 1432an agirietan jasota agertzen dira hurrenez hurren. Jaunaren nekazariek eta beraien lursailak edo etxeak monasterioaren lurretan zituztenek derrigorrez San Migel errotara joan beharra zuten ehotzera. Jaunaren eskubide hau zama handia zen nekazarientzat, horregatik egin zioten aurre, bai desobedientziaz eta bai auzitan arituz. Kasu honetan, Kondearen instalazioetan ehotzeko obligazioaren aurkako lehen auzia 1482koa da, 1583an, 1627an, 1658 eta 1741ean behin eta berriro berrekinez. Gai honen inguruan, nekazarien eta Kondearen arteko azken hitzarmena 1787a arte egon zen indarrean. mende horietan zehar ehotze-eskubidea eta kondeek hamarrena jasotzeko zuten eskubidea lotuta egon ziren, elizaren patroi izateagatik.
XlX. mendean zehar jarraitu zuen lanean errotak baina gero eta larriago, ez jaun-ondasun erara, kondeen jabetza pribatu gisa baizik. 1899an industria erroldan, horregatik pentsa daiteke lanari utzia zela baina eutsi egin zion egitura hidraulikoari eta beste industria mota batean erabilgarria zen.

Jatorrizko elementu gisa azpimarratu beharrekoak dira kokapena eta asmakuntzaren egitura orokorra: aldapara edo errota mugiarazteko erabiltzen zen ura biltzeko deposituak iraun egiten du, nahiz ubidea edo kanala desagertu egin den. Bistan dago irina egiten erabili zen azken errotarria nahiz eta hautsita dagoelako ezin izan diogun probetxua atera.
Artoa ehotzeko harriak eta bere turbina, eta harriak aldatzeko garabi-besoa Bergarako Narbaizabolu-Goikoa errotatik ekarritakoak dira, baita gariarentzakoak ere. Zurezko turtikina hondatuta zeukatenez, pago zurez berregin da, jatorrizkoaren kopia eran.
Toberak edo kaxak, kono alderantzikatuen itxuran, berriak egin dira Lastur-ko (Deba) Lastur-Goikoa errotakoak eredutzat hartuta; tobera horietan biltzen da harrira jausi aurretik irin bihurtuko den alea.
Ehoketaren prozesu osoa ikusi ahal izateko, ehotarrien multzoetako bati gainean duten kaxa kendu zaio. Era berean, turtikinen funtzionamendua dago agerian, uraren indarrez ardatzak eta harriak biraka jarriz alea ehotzeko era azaltzen duena.

 

Telefonoa: 943 78 34 53

AddThis Social Bookmark Button